Asteartea, 2013ko abuztuak 6a.
Laudiora iritsiko da gaur
mendi martxa.
SELEKZIOA. Esaitek antolatzen duen mendi martxa
Laudiora iritsiko da gaur. Larunbatean Lanestosan hasitako egitasmoak hiru
etapa egin ditu jada. Enkarterrietan barrena aritu da egunotan, eta Turtzion,
esaterako, harrera bikaina egin zioten. Larunbatean bukatuko da Irunen, aurrez
Hazparne, Senpere eta Urruñatik igaro ondoren.